Emakumea protagonista, harreman berriak eraikitzeko bidean

Uztarria.eus 2008ko mar. 7a, 14:53

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da bihar eta Azpeitiko Bilgune Feministak aldarrikapenerako hainbat ekimen prestatu ditu. Hala, manifestazioa egingo dute 19:30ean plazatik abiatuta eta ondoren ekitaldia. Gero, txotx feminista izango da Berdura Plazan, 21:00etan. Afalostean, berriz, 'Botata' taldearen animazioa izango da kaleetan zehar. Biharko egunaren aurretik, ordea, ekimenez betetako aste feminista burutu du Bilgune Feministak. Hitzaldiak, filmak, erakusketak eta beste zenbait ekimen egin dituzte. "Feminismotik harreman berriak" eraikiko dituztela aldarrikatu dute astean zehar. Argazkian, martxoaren 3tik 5era emakume artisten lanekin egin duten erakusketa, plazan. Informazio gehiago