Antxieta lehiaketako argazkiak ikusgai daude

Uztarria.eus 2008ko mar. 7a, 11:09

XXIX. Juan Antxieta Argazki Lehiaketako sariak asteazkenean banatu zituzten. Lehiaketako gai nagusia sokamuturra da eta aurten, Iñigo Kortak jaso du lehen saria, Aranean ateratako argazki batengatik. Denera, 18 parte-hartzaile izan ditu lehiaketak eta 108 argazki aurkeztu dituzte. Ikusgai egongo dira hilaren 19r arte, Betharramdarretan: astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara. Goiko argazkian, Iñigo Korta argazki irabazlearen aurrean, eta beheko argazkian, lehiaketako sarituak, banaketa ekitaldian. Informazio gehiago