Uztarriak eta 'Hitza'-k, hitzarmena

Uztarria.eus 2008ko mar. 6a, 10:13

Euskararen normalizazioan eragiteko hasieran jarritako helburuei eutsiz, harpidedun gehiago lortu nahi ditu 'Urola Kostako Hitza'-k. Horretarako, eskualdeko gizarte eta eragileekin lankidetza hitzarmenak egiten ari da eta Uztarria Kultur Koordinakundearekin ere sinatu du. Argazkian, Uztarriako lehendakari Laxaro Azkune eta 'Urola Kostako Hitza' egunkariko zuzendari Amaia Mendizabal.