Hasi da IX. Gazte Astea

Uztarria.eus 2008ko mar. 25a, 13:56

Gaur (martxoak 25, asteartea) hasi eta larunbatera bitartean, XI. Gazte Astea ospatuko dute herriko hainbat gaztetxok. Iturritxiki eta Txiki-Txoko ludotekek eta Zapo Txokok hainbat ekimen antolatu dituzte aste guztirako. Gaur, esaterako, altxorraren bila eta malabareen tailerrak egin dituzte ludoteketako haurrek. Zapo Txokokoek berriz, futbito txapelketa eta espeleologia eta makillaje ikastaroak egin dituzte. Larunbatera bitartean egun pasak, tailerrrak eta lehiaketak izango dituzte gaztetxoek gozagarri. Argazkian, altxorraren bila bukatu ostean, sokasaltoan Betharramdarretan.