Memoria historikoaz dokumentala eta hitzaldia

Uztarria.eus 2008ko mar. 18a, 12:46

Memoria historikoa "berreskuratzen" joateko asmoz, Juan Paredes 'Txiki'-ri buruz dokumentala bota zuen lehengo larunbatean Haizea eta Sustraiak Kultur Taldeak Betharrametan, eta ondoren Xabier Iturria (frankismo garaiko ETAko kidea), Doris Benegas (Izquierda Castellana) eta Arantxa Arrutik (ezker abertzaleko militante historikoa) hitzaldia eman zuten (Joan Tarda ERCko kideak ezin izan zuen etorri, gaixorik zegoelako). Ehun lagun inguru bildu ziren Betharrametan. Argazkian, Iturria, Benegas eta Arruti, hitzaldian, ondoan Angel Otaegi zena ageri dela kartelean. Informazio gehiago