Behien probaketa zezen-plazan

Uztarria.eus 2008ko mar. 17a, 13:01

Azpeitiko Zezenzale Elkarteak antolatuta, ezohiko ikuskizuna izan zen larunbatean zezen-plazan. Protugalgo Palha ganadutegiko behien probaketa izan zen. Victor Mendes eta Diego Urdiales toreatzaileek jardun zuten hondarretan hiru urteko behiak probatzen. Bitartean, ganaduzaleek hazitarako zein behi gordeko dituzten erabaki zuten. Argazkian, behien probaketako une bat zezen-plazan ('Urola Kostako Hitza').