Ezker abertzaleko hautetsiak abstentzioa eskatuz

Uztarria.eus 2008ko mar. 1a, 11:44

Azpeitiko ezker abertzaleko hautetsiek eta hautetsi ohiek abstentzioa eskatu dute martxoaren 9ko Espainiako hauteskundeetarako. Euskal Herrian "salbuespen egoera" bizi dela diote (legez kanporatzeak, atxiloketak... direla medio) eta "euskal independentismoa bukatu nahi du Espainiako estatu faxisak". Horri denari "stop" esateko, eta "lurraldetasunaren eta erabakitze eskubidearen alde" egiteko, abstentzioa "bermea" dela uste dute. Argazkian, hautetsi haiek atzo (ostirala) iluntzean udaletxeko eskaileratan. Informazio gehiago