Kexa aparkalekuez

Uztarria.eus 2008ko ots. 13a, 13:09

Irakurle batek kexa bat helarazi dio uztarria.com-i: "Neure lanagatik, Harzubia kalean Lagun Aro Seguruen aurrean askotan aparkatzen dut kotxea eta aspertuta nago: sarri kotxeren bat egoten da gureen atzean aparkatuta errepidean bertan, eta han egoten naiz 10 minutuan-eta geldirik, laneko denbora galtzen. Orain dela egun batzuk argazki bat atera eta salaketa publiko egitea erabaki dut. Udaltzainei eskatuko nieke leku hori gehiago kontrolatzeko. Gainera, trafikoari eragiten dio kotxe horiek hor egoteak".