Giro ederrean ospatu dituzte santagedak Matxinbentan

Uztarria.eus 2008ko ots. 11a, 14:02

Giro ederrean ospatu dituzte joan den asteburuan Santa Ageda jaiak Matxinbentan. Ostiralean mus txapelketa egin zuten eta "inoiz baino bikote gehiagok" parte hartu zuten: 23k. Larunbatean, berriz, bertso afaria egin zuten Matxinbentako tabernan. Atzo (igandea) goizean ume jolasak eta Ilunpe pilota elkartekoen partidak izan ziren, baita artisau azoka ere. Arratsalde partean, berriz, herri kirolak eta Matxinbentako produktuekin osatutako otarraren zozketa egin zuten. 3.171 zenbakiari egokitu zitzaion otarra, Beko tabernako Ixabel Azurmendiri, hain zuzen ere. Argazkian, igandeko ume jolasetako une bat, Matxinbentan. Informazio gehiago