Uztarriaren otsaileko agenda argitaratu berri da

Uztarria.eus 2008ko ots. 7a, 13:16

Uztarria Kultur Koordinakundeak, hilero egin ohi duen moduan, argitara eman berri du otsaileko agenda. Matxinbentako Santa Ageda jaiak, Zine Foruma, Uztarriaren X. urtemugako kulturaldia, IV. Erniarraitz Sariketa, euskararen erabileraren aldeko kanpaina, antzerki ikastaroa eta beste hainbat ekitaldiren berri ematen du hil honetako agendak. Argazkian, otsaileko agendaren azala.