Cricketean pakistandarrak

Uztarria.eus 2008ko ots. 7a, 12:49

Azpeitian kirol desberdinetan aritzeko ohitura dago. Bada, ordea, orain arte gutxi ikusitako kirola: cricketa. Eskualdean bizi diren pakistandarrak aste bukaerako arratsaldeetan elkartzen dira Garmendipen, harritxintxarreko zelaia, cricketean aritzeko. Argazkia urtarrilaren 20an ateratakoa da. Azpeitia -Azpeitia, Azkoitia eta Aizarnazabal- eta Iruñea taldeak lehiatu ziren. Azpeitia gailendu zen, 135-100. Argazkia, Uztarria herri aldizkariaren otsaileko zenbakian argitaratu da.