Arrikrutzeko kobetara

Uztarria.eus 2008ko ots. 6a, 17:18

Lehengo astean Arrikrutzeko kobetara irteera egin zuten Lagun Onak Mendi Bazkunakoek. Bi autobusetan joan ziren Azpeititik Oñatira. “Urak landu eta apainduriko leizearen edertasunaz gozatu ahal izan genuen. Hartz eta lehoien aztarnetatik ateratako erreplika dotoreek, denboran atzera egiten lagundu ziguten", esan dute Lagun Onak-ekoek. Kobazulotik irten eta Sandaliako ermitara igo ziren. Argazkian, lagun batzuk elkartearen irteetan.