Euskal inauterien kalejira

Uztarria.eus 2008ko ots. 2a, 12:28

Atzo (ostirala) arratsaldean euskal inauterien kalejira alaia egin zuten herrian Ikasberri Azpeitiko Ikastolako kideek. Hainbat eta hainbat ume izan ziren zanpantzarrez jantzita, Ziripot ere han zen... Parte zaharrean kalejira egin ondoren, emanaldia egin zuten plazan, jende askoren aurrean. Argazkian, Ikasberriko haur batzuk, atzo. ('Urola Kostako Hitza')