Piano Jaialdian domina ugari...

Uztarria.eus 2008ko ots. 26a, 17:06

Juan de Antxieta musika eskolako ikasleak Andoaingo III. Piano Jaialdian hartu zuten parte pasa den asteburuan. Bertan, Urola kostako 800 piano jotzaile izan ziren, sei eta hemezortzi urte bitartekoak. Azpeititik 37 ikasle joan ziren eta lau urrezko domina, hogeitazazpi zilarrezko eta sei brontzezko lortu zituzten. Argazkian, Piano Jaialdian parte hartu zuten Musika Eskolako ikasle eta irakasleak.