Pilota finalak jokatu dituzte

Uztarria.eus 2008ko ots. 26a, 11:31

Asteburuan jokatu dira Azkoitiko Gurea frontoian Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako Eskolarteko Pilota Txapelketaren finalak. Alebin nesken finala Ikasberrik (5) irabazi zion Errezilgo taldeari (1). Mutiletan, Xabier Munibe 1 (5) izan zen onena Ikasberri B-ri (0) irabazita. Infantil mutilen finalean, Ikasberri B (5) taldeak irabazi zion Ikasberri A (4) taldeari. Aurten 21 taldek parte hartu duten txapelketan. Argazkian, partiduak amaitu ostean, gaztetxoak sariak eskuetan dituztela ('Urola Kostako Hitza').