Eliz kaleko lanak bukatzear

Uztarria.eus 2008ko ots. 20a, 13:27

Azpeitiko alde zaharra hiritartzeko hirugarren fasea, hau da, Eliz kalean lur azpiko azpiegiturak berritu eta zoladura berria jartzea, bukatzear da. Dagoeneko kalearen beheko partean bukatu dituzte lanak eta orain goiko zatian ari dira. Eliz kaleko lanak bukatu ostean, laugarren faseari ekingo diote: Enparan kalea hiritartzeari. Fase horretako lanen lehiaketa martxan jarrita dago dagoeneko. Argazkian, Eliz kalea, gaur, asteazkena. Informazio gehiago