Etxeko olioa jasotzeko edukiontziak jarri dituzte

Uztarria.eus 2008ko ots. 18a, 12:10

Etxean erabilitako olioa biltzeko edukiontziak jarri ditu Udalak; sei herri gunean eta bat Urrestilla auzoan. Laranja kolorekoak dira eta olioa plastikozko botiletan eta tapa ondo itxita utzi beharko da edukiontzietan. Beirazko botiletan edo ontzietan ezin da bota. Arroparen ontziak dauden tokietan daude olioa biltzeko edukiontziak. Argazkian, olioa biltzeko edukiontzia Perez Arregi plazan. Informazio gehiago