Aurten ere hasi dira odola ematen

Uztarria.eus 2008ko ots. 1a, 12:06

Joan den asteazkenean eman zuten herritarrek odola aurten lehenengo aldiz. Azpeitiko anbulatorioan, hemendik eta urtea bukatu bitartean, hilaren azkeneko asteazkenetan izango dute hitzordua odola eman nahi dutenek, 18:30etik 21:00etara bitartean. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak herritarrak eta, batik bat, "jende gaztea" odola ematera animatu nahi ditu, "garrantzitsua delako". Argazkian, odol emaileak joan den asteazkenean anbulatorioan.