Iritsi da Olentzero

Uztarria.eus 2007ko abe. 24a, 15:52

Urtero bezala, aurten ere iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi. Herriko kaleak gurdian zeharkatu ondoren, ttuntturro doinuekin batera heldu dira plazara gaur (astelehena) eta merezi bezalako ongietorria egiteko dantzariak, trikitilatiak, txalaparta eta abar izan dira festa giroa alaitzen. Oraindik bidali gabeko eskutitzak jaso dituzte Olentzerok eta Mari Domingik, inor ez dadin oparirik gabe gelditu gabon gauean. Aurten bigarrengo aldiz egin dute Ikasberri Azpeitiko Ikastola, Urola Ikastola eta Iraurgi Ikastetxeak Olentzero bateratua. Argazkian, Olentzero eta Mari Domingi, plazan