Ospitaleari teilatua berritzen

Uztarria.eus 2007ko urr. 11a, 12:35

San Inazio zaurituta egon zen ospitalea edo etxea berritzen hasi dira Madalena auzoan. Etxea Jesusen Lagundiarena da eta duela zenbait hilabete Udalbatzarrak berritzen hasteko baimena eman zuen. Oraingoz, teilatua bakarrik berrituko dute. Madalena parean autoek abiadura moteltzea komeni da, bidea estututa baitago eta langileak lanean ari baitira. Uztarria Herri Aldizkariak uztaileko zenbakian argitaratu zuen 'Ikustekoa' atalean eraikinaren teilatuaren egoera. Argazkian, Madalenako ospitaleari teilatua berritzen. Informazio gehiago