Lagun Onakekoak Toloñon izan dira asteburuan

Uztarria.eus 2007ko urr. 29a, 14:37

Joan den larunbata Araba eta Errioxaren arteko mugan igaro zuten Lagun Onak Mendi Bazkunakoek. Toloño mendira (1.271m) igo ziren eta ondoren, Bastida herrira jaitsi ziren, hango upategi batean bazkaltzeko. "Paraje ederrak" ezagutu zituzten mendizaleen arabera, eta argazki bat baino gehiago atera zuten. Argazkian, Lagun Onakekoak Toloño mendiaren gailurrean, larunbatean. Informazio gehiago