Hileko azken ostiralero bezala, maindire ilara egin dute bariantean

Uztarria.eus 2007ko urr. 26a, 22:43

Etxerat-ek deituta, hileko azken ostiralero bezala, maindire ilara egin dute hainbat herritarrek bariantean. Ekimen honekin Frantziako eta Espainiako espetxe politikek "bai presoak eta bai senideak hil egiten dituztela" salatu dute. Etxerat-ek azaldu duenez, "bi estatuek inpunitate osoz ezartzen dizkiete gaixotasun larriak eta heriotza eragiten duten neurri kriminalak". Egoera horren aurrean, "ezinbestekoa" ikusten dute herri mailan lan egitea eta herritar guztiei dei egin diete euren "aletxoa" jartzeko. Argazkian, gaur, ostirala, 19:00etan bariantean egin duten maindire ilara. Informazio gehiago