Jarri dute Triku Festako karpa plazan

Uztarria.eus 2007ko urr. 25a, 11:56

Atzo jarri zuten Triku Festako karpa plazan eta dena prest dago jada gaur gauean Gora Japonek eta Bizarrak jotzeko. Etziko egitarauan, kontzertuen hurrenkeran, aldaketa bat izango dela ere jakinarazi dute: izatez T taldeak jo behar zuen aurrena eta atzetik jo behar zuten Lisabö eta DJ Uleak; baina, azkenean, Lisabö izango da aurrena joko duena, 22:00etan, eta T-k eta DJ Uleak, hartuko diote lekukoa ondoren. Bestalde, astelehenera arte, karparen ondorioz, plazan ezingo da autorik aparkatu. Argazkian, plazan muntatu duten karpa, atzo, asteazkena. Informazio gehiago