Sei urte bete dira Arrue Pumorin hil zela

Uztarria.eus 2007ko urr. 22a, 11:22

Joan den ostegunean, sei urte bete ziren Beñat Arrue azpeitiarra Pumori mendian hil zela. Arruerekin batera, Aizarnazabalgo Iñaki Aiertza eta beste hiru nafar ere hil ziren. Goiko argazkian espedizioan hil ziren bost mendizaleak ageri dira, ezkerretik eskuinera: Iñaki Aiertza, Beñat Arrue, Cesar Nieto, Javi Arkauz eta Aritz Artieda, glaziarrera abiatu aurretik atera zuten azken argazkian. Argazki hau, hiru urtez glaziarrean egon ondoren, berreskuratu zuten motxila batean zegoen argazki-film batetik ateratakoa da. 2004ko udazkenean Benantxio Irureta Nepalera itzuli zen beste mendi bat egitera eta hori egin osteanean Pumorira joan zen zuzen-zuzenean. Bi motxila aurkitu zituen, batek Joxe idatzita zuen, bere garaian Joxe Takolok Arrueri oparitutako motxila zen. Handik gertu beste motxila bat ere topatu zuen, eta haren barruan zegoen argazki-filma (Mendi Minez). Informazio gehiago