Lurrun trenen triki-trakan

Uztarria.eus 2007ko urr. 15a, 14:23

Trenaren Euskal Museoak hamahiru urte bete ditu, eta hori ospatzeko larunbatean, hilak 13, egun osoan trenak gelditu ere egin gabe ibili ziren alde batetik bestera. Jende ugari inguratu zen urteurrena zela eta, Burdinbidearen Museoko Lagunak elkarteko afizionatuengandik hasi eta herriko familietaraino. Tartean LogroƱoko (Espainia) eta Bartzelonako (Herrialde Katalanak) bi talde handi etorri ziren. Argazkian, lokomotore zaharra trenaren museoan eta bisitariak bere inguruan, larunbatean. '(Urola Kostako Hitza)' Informazio gehiago