Saskibaloi partidetako bizitasuna

Uztarria.eus 2007ko urr. 12a, 15:39

Lan Mobel Iraurgi saskibaloi taldearen etxeko partidetako atsedenaldiak animatzaileek girotuko dituzte; klubeko junior neskak hasi dira, hain zuzen, animatzaile lanetan, lehengo astetik. Iraurgik Galicia CBren aurka jokatu zuen partidan estreinatu zen taldea; bi minutuko emanaldia eskaini zuten. Aerobik ikastaroan eta ‘Steep up’ filmean ikusitako funky mugimenduak sartzen dituzte dantzetan. Argazkian, animatzaileak Azpeitiko Kiroldegian. ('Urola Kostako Hitza') Informazio gehiago