Asfaltatu dute

Uztarria.eus 2007ko ira. 4a, 13:50

Uztarriaren aurtengo abuztuko aldizkarian Miren J. LarraƱaga bazkideak zioen Conil de la Fronteran (Cadiz, Espainia) izan zela iaz oporretan eta han badela 'San Ignacio de Loyola' izeneko kalea, eta hura dela Conilgo 441 kaleen artetik asfaltatu gabe zegoen bakarretakoa (argazki txikikoa). Aldatu dira gauzak. Izan ere, beste bazkide batek jakinarazi berri du aurten Conilen kale horretan izan dela eta dagoeneko asfaltatuta dagoela; argazki hauxe bidali du Uztarriara, froga gisa.