Kaleak erdi aroz apainduta

Uztarria.eus 2007ko ira. 28a, 13:47

Asteburuan, hilak 29-30, egingo da Azpeitian Erdi Aroko azoka eta dagoeneko kaleak apaindu dituzte zapiekin. Bihar, larunbata, 12:00etan irekiko ditu ateak azokak eta era guztietako postuak eta animazioak ikusi ahal izango dira. Aurten, lehen aldiz, herriko hainbat saltokik ere postuak jarriko dituzte eta atzera gelditutako arropa eta oinetakoak salgai jarriko dituzte. Igandean, iluntzeko zortziak arte egongo da azoka irekita. Argazkian, Erdi kalea zapiez apainduta. Informazio gehiago