Hau erretiratuko al dute?

Uztarria.eus 2007ko uzt. 24a, 18:14

Lehengo larunbatean ertzainak Azpeitiko prentsa kiosko eta liburudendetatik pasatu ziren ‘El Jueves’ aldizkari satirikoaren orduko zenbakiaren ale denak erretiratzera, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, honen ustez aldizkariak Espainiako erret familia iraindu egin zuela. ‘El Jueves’-ek gaur (asteartea) atera du zenbaki berria eta goikoa da azala. Aurrekoan bezala, Asturiasko printze-printzesak ageri dira, eta testua aldizkarikoena beraiena da, bi haien ahotan jarri gabe. "Zuzenketa. Hau da argitaratu nahi genuen azala", diote. Erretiratuko al dute hau? Informazio gehiago