Baserritarren Eguna giro onean

Uztarria.eus 2007ko uzt. 23a, 14:57

Atzo (uztailak 22, igandea) ospatu zuten Azpeitian Baserritarren eguna. Ohi bezala, hainbat ekitaldi izan ziren egun osoan zehar. Eskualde mailako ganadu eta gazta lehiaketak ikusmin handia piztu zuen herritarrengan. Plazan izan ziren Gipuzkoa osoko 23 sagardogile ere, elkarren artean lehiatu eta herritarren egarriak asetzen; Lizeagak irabazi zuen. Protagonista, hala ere eta ohi bezala, bezperatik erretako txekorra izan da. Aurten, gainera, hegaluzea ere dastatu ahal izan da txekorraz gain. Arratsaldean, berriz, errekortari txapelketa izan zen zezen-plazan eta jende ugari bildu zen. Egunari Pantxoa eta Peioren kontzertuak eman zion bukaera. Argazkia Leire uztarria.com-eko blogariak zintzilikatu du bere blogean; txekor errea eta jende ugari ageri da plazan. Informazio gehiago