Lagun Onakekoak Europako Mendietan

Uztarria.eus 2007ko uzt. 18a, 13:05

Europako Mendietan (Asturias) izan ziren asteburuan Azpeitiko Lagun Onak Mendi Taldekoak. Hogeita bost laguneko koadrilak burutu zuen ibilaldia. Bulnes eta Naranjo inguruetatik gora eginez, Tesorero mendia igo zuten (2.570 m) gehienek. Eguraldi ederra lagun izan zuten ibilbide guztian. Iluntze aldera, Potes herrira joan ziren eta, izenak dioena moduan, pote batzuk hartu zituzten. Igandean San Vicente de la Barqueran bazkaldu zuten eta zazpiterdiak aldera itzuli ziren Azpeitira. Argazkian, Lagun Onakekoak Tesorero mendiaren gailurrean. Informazio gehiago