"Eraso sexistekin amai dezagun"

Uztarria.eus 2007ko uzt. 17a, 13:15

Joan den astean jazotako ustezko sexu erasoaren aurrean, kontzentrazioa deitu zuten Bilgune Feministak eta Izarraizpeko Sorginak emakume taldeak. Atzo (uztailak 16, astelehena) egin zuten elkarretaratzea plazan. "Erasotua izan den emakumeari eta isilean erasoak pairatzen dituzten emakumeei elkartasuna" adierazi nahi izan zioten plazan bildutakoek eta "eraso hauek gizartean dugun eredu matxistaren ondorio" direla salatu zuten. Azpeitiko Udalak ere bat egin zuen elkarretaratzearekin. Argazkian, 'Eraso sexistekin amai dezagun' lelopean plazan egin zuten kontzentrazioa. Informazio gehiago