Iñaki Antiguedad klima aldaketaz

Uztarria.eus 2007ko eka. 6a, 14:58

Iñaki Antiguedad Hidrogeologian katedraduna klima aldaketaz aritu zen atzo (asteartea, ekainak 5) Betharram aretoan. EHUko irakasleak adierazi zuenez, lurraldearen antolamenduak garrantzi handia du klimaren aldaketan eta hori baloratzea beharrezkoa da klima aldaketa aztertzeko. Aurrera begira, mitigazioan eta adaptazioan oinarritutako erabakiak hartzearen alde azaldu zen. Argazkian, Iñaki Antiguedad atzo emandako hitzaldian, Betharram aretoan.