'La Buena Nueva' filma grabatzen izan dira Azpeitian

Uztarria.eus 2007ko eka. 4a, 21:01

Gaur (ekainak 4, astelehena) 'La Buena Nueva' filma grabatzen izan dira Azpeitiko trenaren museoan. Elena Tavernak zuzendutako filmak 36ko gerra garaian girotutako istorioa kontatzen du eta Azpeitiko trenaren museoa erabili dute denboran atzera egiteko. Gaur 8:30ean ekin diote grabaketari eta egun osoz aritu dira errodajean. Tartean azpeitiarrak ere aritu dira filmerako estra lanak egiten. Argazkian, 'La Buena Nueva' filma grabatzen Azpeitiko trenaren museoan. Informazio gehiago