Berriro bueltan etxera

Uztarria.eus 2007ko eka. 28a, 12:01

Euskal Tren Museoko bagoiak Bizkaian erabili dituzte egunotan. Aurten 125. urteurrena bete da Bilbo-Durango artean trena martxan jarri zutela eta urteurrena aitzakia hartuta, trenaren museoak gordetzen dituen makina zaharrak erabili dituzte ospakizunerako. Ekaineko igandeetan Durango-Zornotza arteko bidea egiten ibili da trena eta Bilbo-Durango bidea ere egin zuten aspaldiko trenaren bideetan barna. Juanjo Olaizola Trenaren Euskal Museoko arduradunak azaldu du "jende ugari" ibili dela lurrun tren zaharrak Bizkaian egin dituen bidaietan. Gaur, itzuli dira Azpeitira makina eta bagoiak. Argazkian, bagoi bat kamioi baten gainean, Trenaren Euskal Museoaren atarian, Urola kalean.