Abertzaletasunaren 100 urteen erakusketa

Uztarria.eus 2007ko api. 21a, 15:05

Azpeitiko Batzokiak 100 urte beteko ditu aurten, abenduaren 1ean, Azkoitikoak ere bai aurten, eta bi herrietako EAJk ekitaldi sorta bateratua antolatu du. Hala, Azpeitian gaur (ostirala) erakusketa ireki dute herriotan abertzaletasunaren 100 urteez, udaletxe azpiko aretoan. Maiatzaren 6ra arte egongo zabalik. Garai bateko argazkiak, ikurrin zaharrak, hainbat erakunderen irudiak... daude bertan. Argazkian, herritarrak erakusketa ikusten. Informazio gehiago