Errezildarrak nagusi Ikasberri Rallysprintean

Uztarria.eus 2007ko api. 23a, 12:55

Gorka Apalantza errezildarrak irabazi zuen joan den larunbatean egin zen VIII. Ikasberri Rallysprinta. Bigarren sailkatu zen bere aita, Ramon Apalantza. Hirugarrena izan zen Santi Artetxe eta laugarrena IƱaki Alberdi azpeitiarra. Eguraldia lagun izan zen lasterketa egunean eta jendetza bildu zen Azpeititik Errezilerainoko errepide inguruan. Argazkian, beste azpeitiar bat: Joxe Labaka. Azpeitiar gidariak ez zuen lasterketa bukatzerik izan, bere mitsubishi Evo V-aren motorra apurtu egin baitzitzaion. Informazio gehiago