Garajeetarako irteera egiten hasi dira

Uztarria.eus 2007ko mar. 26a, 11:53

Olazko Amaren plazako azpiko garajeetan oinezkoentzako irteerak egiten hasi dira. Udaletik jakinarazi dutenez, garaje hauek urte batzuk badituzte eta ez dituzte gaur egungo legeak betetzen. Legearen barnean sartu ahal izateko oinezkoentzako irteera egiten hasi dira.