Elurteak udaberria zuritu du

Uztarria.eus 2007ko mar. 22a, 10:19

Elurra gogotik egin du astean zehar. Atzo, martxoak 21, sartu ginen udaberrian eta elurrez zurituta ikusi ditugu gure bazterrak. Gaurtik hasita, eguraldiak hobetzera egingo duela iragarri dute. Argazkian, Santutxo inguruko baratze bat elurrak zurituta.