Elordui hasi da lanean

Uztarria.eus 2006ko abe. 12a, 16:55

Pasatu den astean Iraurgi Saskibaloi Elkartearen zuzendaritzak, EBA Ligako Lan Mobel ISB taldearen entrenatzailea aldatzea erabaki zuen. Lolo Encinasen ordez, Jorge Elordui bilbotarra da orain Lan Mobel ISB taldeko entrenatzailea. Atzo (astelehena) izan zen Elorduiren lehenengo entrenamendu saioa Azpeitiko kiroldegian. Datorren asteburuan Iraurgikoek Santurtzi hartuko dute etxean. (Argazkian, ezkeraldean ageri dena da Jorge Elordui). Informazio gehiago