Hitza eta erabakiaren alde

Uztarria.eus 2006ko abe. 22a, 11:12

'Gazteok hitza eta erabakia' lelopean, gazte ugari elkartu zen asteazken arratsaldean Azpeitiko Gaztetxean ekimena bultzatzeko. Aurretik, langileek eta emakumeek babestu zuten kanpaina, eta azkenik, gazteek hartu dute prozesuaren aldeko lekukoa. Guztiek, urtarrilaren 13an 19:00etan 'Euskal Herriak du hitza eta erabakia' lelopean izango den manifestaziorako deia egin dute Informazio gehiago