Nuarbeko urtegian lanak abian

Uztarria.eus 2006ko aza. 3a, 16:35

Nuarbeko urtegiaren alde batean oinezkoentzako bidea badago, eta orain, berriz, Beasain-Azpeitia errepide aldean oinezkoentzako bidea egiten hasi dira, Matxinbentako aldean. Oinezkoentzako bide berri honekin, urtegi osoari buelta emango dion oinezkoentzako bide bat egotea da. Izan ere, lehen, buelta osoa emateko, Matxinbentatik Nuarbera artean errepidetik joan behar baitzen. Altuna y Uria enpresa ari da obrak egiten, eta horretarako 476.678 euroko aurrekontua izango du. (Argazkia: Ixidro Arrieta) Informazio gehiago