Erorien Gurutzean, plaka berria

Uztarria.eus 2006ko urr. 25a, 18:01

Jarri dute hilerrian dagoen Erorien Gurutzean plaka berria, irailaren erdialdean ezezagun batzuk lehen zaudenak kendu eta gero. Larunbatean, urriaren 28an, ekitaldia egingo dute hilerrian 12:00etan plaka berriak direla-eta. Orain hau irakurri daiteke bertan: "1936-1939ko gerratean hildako azpeitiar guztien alde ezberdintasunak bake bidez konpon ditzagun". Informazio gehiago