Gregorio Azpiazu berriro monje

Uztarria.eus 2006ko ira. 21a, 16:30

Irailaren 15ean Gregorio Azpiazu urrestildarra berriz ere monje izendatu zuten, behin betiko monje. Orain dela 49 urte ere izendatu zuten. Bigarren aldiz orain, beraz. Izan ere, lehen monje izateari utzi egin zion eta orain 10 urte berriro sartu zen mundu horretan; hain zuzen, 1996ko irailaren 15ean. Nafarroan dago orain, Oliba monasterioan,eta lehengo ostiraleko ekitaldira haren hainbat senide eta lagun joan ziren (argazkian). Uztarria herri aldizkariak erreportaia egin zuen Azpiazurekin uztaileko zenbakian. Informazio gehiago