Ardo dastaketa arrakastatsua

Uztarria.eus 2006ko ira. 18a, 18:33

Ardo Dastaketa eguna izan zen larunbatean (hilak 16); plazako arkupeetan jende ugari bildu zen. Euripean egin zen dastaketa, baina hala ere, jendea edatera eta mokadutxoa jatera animatu zen. Antolatzaileek, 900 ardo kopa prestatuta zituzten eta 800 inguru saldu ziren. Plazako postuetan, 15 upeltegitako 22 ardo mota edateko aukera egon zen. Informazio gehiago