Etxebizitza eskubidea aldarrikatuz kalejiran

Uztarria.eus 2006ko uzt. 29a, 21:40

Gaztetxeko Jai Batzordeak eta Kale Gorrian kolektiboak etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko kalejira egin dute gaur (zapatua), 19:00etan, Plazatik abiatuta. "Eskubideak denontzako bermatu behar direlako; sexu, arraza edota aberastasun bereizketarik gabe. Bizitza duin bat garatzeko pertsona guztiok behar beharrezkoa dugu etxebizitza bat, horregatik da eskubide bat, eta horregatik bermatu behar zaigu gutzioi", esan du Kale Gorrian taldeak. Argazkian, kalejiran. Informazio gehiago