Elkarretaratzea Sistiaga Errekako harrobian

Uztarria.eus 2006ko uzt. 21a, 14:02

Asteazkenean (hilak 19) Sistiaga Errekako harrobian izandako istripuan hil zen kamioi gidariaren heriotza salatzeko ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek deituta 'Lan istripu gehiagorik ez!' lemapean elkarretaratzea egin dute gaur, ostirala, 11:30ean harrobian bertan. Ordezkari sindikalez gain, hildakoaren lankideak ere bertan izan dira. Informazio gehiago