Ormazabal zenari buruzko liburua, aurkeztua

Uztarria.eus 2006ko eka. 9a, 17:04

Xabier Ormazabal mendigoizale urretxuar zenaren bizitzaz 'Izarren hautsa' liburua idatzi du Gorka Quevedo zumarragarrak, eta atzo (osteguna) aurkeztu zuten. Ormazabalek 2003an 'Takolo beka'  jaso zuen. Bekako diruarekin 'Elurretako leopardoa' espedizioa gauzatu zuen. 2004ko urrian hil egin zen, Cho Oyu mendi inguruetan. Argazkian, Ane Miren Ormazabal (liburuaren diseinatzailea), Quevedo eta Andoni Ormazabal (Xabierren anaia), atzo ('Goierriko Hitza'). Informazio gehiago