Giza-katea "errepresioaren" kontra

Uztarria.eus 2006ko eka. 3a, 13:19

Azpeitiko ezker abertzaleko 80 bat kidek plazatik anbulategi aurrera giza-katea egin zuten atzo (ostirala), "errepresio politikoaren" kontra, eta anbulategian elkarretaratzea (argazkian). Euskal Herria "egoera ez demokratikoa" bizitzen ari dela diote eta "errepresioa handitzen" ari dela. Haien ustez, PSOEk ez du borondaterik gatazka politikoa gainditzeko eta EAJk "lagundu" egiten dio. "Baldintza demokratikoak sortu behar dira eta konponbideko prozesua martxan jarri". Informazio gehiago