Loiolako lanak aurrera doaz

Uztarria.eus 2006ko mai. 9a, 18:51

Apirilaren bukaeran hasi ziren lanak egiten Loiolan, eta dagoeneko nabaritzen dira aldaketa batzuk. Urolako trenaren geltoki zaharraren ondoan auto eta autobusentzako aparkalekuak egiten ari dira, eta beraz, inguru horretan oinezkoentzako ez dago pasabiderik. Lanak bukatu bitartean, Loiolako biribilgunetik tren geltokira dihoan errepidea itxita egongo da. Jardinetan, berriz, oinezkoentzako bideak egokitzen ari dira. Informazio gehiago